Berriak
Atzealdea
COVID-19 dela eta Idiazabalgo Udalaren Oharra
Idiazabalgo Udalak Osasun Sailetik emandako jarraibideak jarraituz, ondorengo neurriak hartu ditu
2020·03·13
ALKATEAREN BANDOA, COVID-19-DELA-ETA
Idiazabalgo Udalak Osasun Sailetik emandako jarraibideak jarraituz, ondorengo neurriak hartu ditu:
- Udal eraikin guztien erabilera bertan behera geratzen da. Honek barne hartzen ditu: ludoteka, kirol instalazioak, ikastaroetako gelak, jubilatuen elkartea, eta beste guztiak. Herritarrei eskatzen zaie neurri hau bete dezatela.
- Bertan behera geratzen dira, ohar berria kaleratu bitartean, datozen egunetarako antolatutako ekitaldi guztiak (ipuin kontaketa, ibilaldi neurtua, Izalbira etab.)
- Etxez Etxeko Laguntza eta Eguneko Zentroko zerbitzuetan osasun sailetik agindutako protokoloak aktibatu dira.
- Eguneko Zentroko erabiltzaileak beren familiek etxean zaintzeko aukera baldin badu ez daitezela eguneko zentrora joan aldi baterako gomendatzen da.
- Herritarren Arreta Zerbitzua eta Erregistroa zabalik jarraituko dute, baina herritarrei eskatzen zaie beharrezko kasuetan bakarrik bertaratu daitezela. Gainerakoan telefono bidez tramiteak egitea eskatzen da: 943 187100
Idiazabal, 2019ko martxoak 12
ALKATEAK-Iñaki Alberdi Iparragirre