Berriak
Atzealdea

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

2020·03·23


Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Gogoratu Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneak irekita daudela baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atenditzen dituztela soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.