Berriak
Atzealdea

Bideak dokumentala Idiazabalen

Aritz Ganboa artzaina ostiral honetan Idiazabalen izango da Bideak dokumentala aurkezten Guraso elkartean. Bi emanaldi egingo dira, 17:00 eta 19:00etan. Gonbiteak: 662427403 telefonoan eta liburutegian (10:30 - 12:30 / 16:30 - 19:30).

2021·04·26


Aurten, bigarren urtez, pandemiak eraginda, ez da Euskal Gaztaren Azokarik izango. Horren ordez, maiatzean zehar, artzantzarekin lotutako zenbait ekintza izango dira. Horietan lehena, apirilaren 30ean, ostiralean, Guraso Elkartean arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan Bideak dokumentala eskainiko da. Bertan, Aritz Ganboa artzainak 2019ko urrian, hartutako erronka eta bidean gertatutakoa biltzen du “Arruazun Idiazabal J.I. duen gazta bat egin eta mendian zehar korri eginez Izabaraino eraman zuen soinean, Pirinioak zeharkatuz etapa bakar batean,  bertako artzain batek eginiko Erronkariko J.I. duen gazta batekin  elkartzeko  helburuarekin.”

 

Gonbidapenak liburutegian eskuratu ahalko dira, edo 662 427 403 telefono zenbakian erreserbatu eta liburutegian jaso (astelehenetik ostiralera goizez 10:30etatik 12:30etara edota arratsaldez 16:30etatik 19:30etara. Ostiralean 19:00k arte).

 

Pertsonako 4 sarrera eskura daitezke gehienez eta eserlekuak ez dira zenbakituak izango.