Berriak
Atzealdea

Berdez argiztatuko da Udaletxea

Perthes gaixotasun arraroaren kontzientziazio egunarekin bat egingo du Udalak.

2022·01·17


Gaur, urtarrilaren 17a, Perthes gaixotasun arraroaren kontzientziazio eguna ospatzen da. 10.000 haurretatik 1,5i eragiten dion gaixotasuna da eta femurraren buruan nekrosi abaskular sortzen du. Sintomarik ohikoenak herrena eta belauneko zein izterreko mina dira. Bestalde, karga psikologiko handia eragiten du, izan ere, adingabe horiek ezin dute ez korrika, ez salto, ezta inpaktuzko kirolarik egin, haurtzaroan hain ohikoak diren jarduerak. 6-8 urte bitarteko zionezkoetan agertzen da gehienbat. 

Perthes duten Familien Elkarteak (ASFAPE) ekintza sinboliko hau egiteko deialdia luzatu die Espainiako udalerriei, gaixotasuna ezagutarazi eta  kontzientzia pizteko. Herrian baditugu gaixotasun hau gertutik bizitzen ari direnak. Horregatik, Udaletxeko fatxada berdez argiztatuko da gaur, keinu horrekin Udalak gaixotasun arraro horren inguruan herritarrak sentsibilizatu eta gaixotasun horren ondorioak pairatzen dituzten ume eta familiei babesa eman nahi die.

Ekintza sinbolikora batu diren udalerrien mapa.