Berriak
Atzealdea

Benta Txikiko birziklatze gunearen inguruko erabakia

Bizilagunekin alternatibak aztertu eta kontrastatu ondoren, datozen egunetan puntu hau kendu egingo da.

2020·07·15


Benta Txikiko birziklatze-gunearen egoera jasanezina da. Edukiontziak dauden esparruaren barruan eta kanpoan mota guztietako hondakinak botata azaltzen dira noiznahi. Bizilagunekin aztertu eta kontrastatu dira alternatibak, eta, azkenik, zaborgunea kentzea eta kaskoko edukiontziak erabiltzea adostu da. Beraz, hurrengo egunetan, Benta Txikiko puntua kendu egingo da.

Aurrerantzean, erabiltzaileek Idiazabalgo hiriguneko edozein edukiontzi erabili ahal izango dute.

Birziklatzeko edukiontziak (papera, ontziak, beira eta organikoa) egunero erabil daitezke. Edukiontzi marroia itxita dago materia organikoaren kalitatea bermatzeko. Metalezko giltza bat beharko da edukiontzi marroia irekitzeko. Konpostagailu bat dutenek, hori erabiltzen jarrai dezakete.

Garrantzitsua: errefusarentzako edukiontzi grisa ere itxita dago eta astean behin erabili daiteke bakarrik, asteazkenetan. Edukiontzia txartel bidez irekitzen da. Txartel honek udaletxeko makinaren poltsa konpostagarriak lortzeko ere balio du.

Pixoihalen edukiontzia erabili behar bada, 943-16 15 55 telefonora dei daiteke txartela aktibatzeko

Tamaina handiko etxeko trastei dagokienez (koltxoiak, altzariak, etxetresna elektrikoak), zuzenean Beasaingo edo Ordiziko Garbigunera joatea gomendatzen da. Bestela, hileko bigarren eta laugarren igandeetan ere utzi daitezke, gauez, herriko edukiontzien ondoen.