Berriak
Atzealdea
Behin behineko zerrendak: Ikastaro eskaintza 2020 - 2021
136 izen emate jaso dira. "Komiki tailerra", "Nork zaintzen nau ni?" eta "Emoziotegia" ikastaroetan izen ematea irailak 23ra arte egongo da zabalik.
2020·09·18
http://www.idiazabal.eus/eu/ikastaroak-2020-2021 helbidean daude behin behineko zerrendak ikusgai.
Ikusi IKASTARO ESKAINTZA 2020-2021
- 1. Akatsak zuzentzea: norberak eskatu behar du, email bat honera bidaliz: zerbitzuak@idiazabal.eus edo Udalean. Epea: irailaren 23ra arte, asteazkena.
- 2. Behin betiko zerrendak zozketarako irailaren 24an argitaratuko dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
- 3. Zozketa eguna irailaren 24an.
- 4. Zozketan ateratzen den zenbakitik hasita, esleituko dira plazak. Behin ikastaro horren gehienezko kopurura iritsita, persona horrek zehaztutako beste aukerak kontuan hartuko dira.