Berriak
Atzealdea

Astebururako ekintza bereziak Gaztaren Interpretazio Zentroan

Larunbaterako, Idiazabaldar gaztetxoentzat fieltro tailerrak, eta iganderako, Indianoen ibilbidea eta San Migel elizara bisita gidatuak antolatu dira.

2020·11·05


 

Eusko Jaurlaritzak, 2020ko urriaren 22an Agindua argitaratu zuen, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoaren arloko neurri bereziak hartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko. Bertan, beste batzuen artean, herrien arteko mugikortasuna mugatu zen. 

 

Hori dela eta, Gaztaren Interpretazio Zentroan, idiazabaldarrei zuzendutako zenbait bisita eta ekintza antolatu dira asteburu honetarako. Kasu guztietan, aforoa mugatua da eta aldez aurretik erreserbatzea eskatzen da: 

 

- Azaroak 7, larunbatean: Fieltro tailerrak gaztetxoentzat

- Azaroak 8, igandean: San Migel eliza ezagutzeko bisita gidatua

- Azaroak 8, igandean: Indianoen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua