Berriak
Atzealdea

Alzheimerraren inguruko ipuin-kontaketa saioa haurrentzat

Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 17:30etan hasita, Miru ipuin-kontalariaren saioa egongo da Idiazabalgo Udaketxeko Areto Nagusian.

2019·11·21


Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 17:30etan hasita, Miru ipuin-kontalariaren saioa egongo da Idiazabalgo Udaketxeko Areto Nagusian.

Alzheimerraren gaixotasuna lantzen duen "Nor zara?" liburuko istorioa kontatuko du Miruk. Alzheimerrak eragiten dituen aldaketak azaleratuko dizkie txikienei, istorio harrigarrien bitartez. Gaixotasun honek eraginda gerta daitezkeen aldaketak normaltzat hartu eta irribarre txikiz onartzea da saio honen helburua. Gainera, abestu eta dantzatzeko aukera ere izango dute.