Berriak
Atzealdea
Alkatearen Bandoa
Covid19 kasu berrien agerpena
2020·07·08
ALKATEAREN BANDOA
Covid19 kasu berrien agerpena
Goierrin izan diren Covid19 kasu berriak direla eta, Osasun Sailak deituta egoera balortatzeko batzordea egin zen atzo.
Idiazabalen Covid19 duten bi kasu sintomatiko daude baieztatuta. Pertsona hauek eta bere ingurukoak detektatuta daude eta probak egingo zaizkie birusaren balizko hedapena kontrolatzeko.
Ondorengo neurriak betetzea eskatzen da:
- Ordizian Covid19 agertu den inguruetan ibili diren pertsonek probak egiteko txanda eskatu beharko dute Beasaingo Osasun Zentrora deituta, eta emaitzak jaso bitartean etxean geratu beharko dira.
- Ahal dela leku itxietan elkartzea saihestu behar da.
- Distantziak mantentzea derrigorrezko neurria da, eta ezin den kasuetan musukoa erabili behar da.
Udalari dagozkion neurriak:
- Udal eraikinek zabalik jarraituko dute, eta zerbitzuak prebentzio neurri guztiak hartuta ematen jarraituko du udalak.
- Eskualde mailan sortu den jarraipen batzordea ostegunean bilduko da berriz, eta Idiazabalgo udalak bertan parte hartuko du.
Zentzuz joka dezagun atzera ez egiteko.
Idiazabalen, 2020ko uztailaren 8an.
ALKATEAK
Iñaki Alberdi Iparragirre