Berriak
Atzealdea

Alaken - izen ematea

Alaken gabonetako azoka txikiaren II. edizioa ospatuko da abenduaren 20an

2020·12·07


Iaz ospatu zen I. edizioaren arrakasta ikusirik, Idiazabalgo udalaren Kultura batzordeak Alaken gabonetarako azoka txikiaren II. edizioa antolatzeko asmoa du, betiere, bizi dugun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak betez.

Azoka hau 2019an ospatu zen lehen aldiz, eta aurten, iaz parte hartu zuten saltzaileekin egindako bileratik jasotako balorazio positiboak ikusita, berriz antolatzeari ekin zaio.

 

Udalak, herritarrak azokan postua jarriz parte hartzera gonbidatu nahi ditu, sortzaile edo artisau moduan, bigarren eskuko objetuen salmenta edo trukea eginez edota bestelako proposamenekin (zaharkinak, bildumagileak…).

 

Azokan parte hartzeko, azokan eskainiko dena adierazteaz gain, izen-abizenak eta kontaktu bat eman beharko dira Udaletxera bertaratuta edo 696 690 887 zenbakira deitu edo whatsapp mezu bat bidalita. Abenduaren 16a izango da izena emateko azken eguna.