Berriak
Atzealdea

Alaken gabonetako azoka txikia

Igande honetan, abenduaren 19an, ospatuko da plazako karpan, goizeko 11:00tatik 14:00ra bitartean.

2021·12·15


Igande honetan, abenduaren 19an, ospatuko da Alaken gabonetako azoka. Aurten, osasun egoerak okerrera egin izanagatik  eta herritarren segurtasuna bermatze aldera plazako karpan egitea erabaki da, goizeko 11:00tatik 14:00ra bitartean. Aire librean izango bada ere, hartu den neurrietako bat musukoa derrigorrezkoa izango dela da.

Hamar postu egongo dira: arropa eta osagarriak, liburuak, eskulanak, bigarren eskuko gaiak, vintaje objektuak…