Berriak
Atzealdea

Aizkorpeko gaztetxoen jarduera fisikoa sustatzeko ekimena

Aizkorpeko Udalek, Zegama, Segura, Mutiloa, Zerain eta Idiazabal, gazteen jarduera fisikoa sustatzeko Zatoz Kirolera ekimena jarri dute martxan.

2022·04·06


Aizkorpeko Udalek, Zegama, Segura, Mutiloa, Zerain eta Idiazabal, gaztetxoen jarduera fisikoa sustatzeko helburua duen Zatoz kirolera ekimena jarri dute martxan. Eskola kirola bukatzean, herri txikietako gazteen jarduera fisikoa nabarmen jaisten dela ohartuta, ekimen hau martxan jartzea ezinbestekotzat jo dute Udal guztiek, gazteentzako aukera berriak sortze aldera. 

Gauzak horrela, Aizkorpeko herrietako DBH1 eta DBH2ko gazte guztiei zuzenduta dauden hiru doako ekintza antolatu dituzte ekainera bitartean. Ekintzak gauzatzeko, gazteek lineako autobusak izango dituzte erabilgarri. Gainera, bidaiak doakoak izango dira gazteentzat, izan ere, Udal bakoitza arduratuko da bere herriko gazteen bidaia ordaintzeaz.

Ekainera bitartean antolatu diren ekintzak ondorengoak dira:

  • Apirilak 30: Seguran, orientazioa
  • Maiatzak 14: Idiazabalen, boleibola
  • Ekainak 11: Zegaman, eskalada eta mendia

Jarduera horietan parte hartu nahi duten guztiek ondorengo loturan izena eman beharko dute aurrez; ekintza bera baino bi egun lehenago bukatuko da izen emate epea.

IZEN-EMATEA