Berriak
Atzealdea

Arteak hartu zituen herriko kaleak larunbatean

Larunbatean, aire zabaleko pintura lehiaketaren bigarren edizioa egin zen.

2022·05·16


Larunbatean, artista ezberdinek herriko kale eta txokoak hartu zituzten beraien obrarik hoberenak eskaintzeko asmoz. Aurtengoan, 35 margolarik parte hartu zuten: 22 helduen kategorian, 2 gaztetxoen kategorian  eta 11 haurren kategorian. Guztira 10 herritar.

Epaimahaikideek ez zuten lan erraza izan sariak ematerako garaian. Eztabaidak eztaibaida, A kategorian, ohiko sariez gain, aipamen berezi bat egitea erabaki zuten. 

Jarraian, irabazleak:

A KATEGORIA:

1. Esteban Oroz (Eibar)

2. Jose Reyes (Leioa)

3. Iban Aranburu (Beasain)

Aipamen berezia: Iker Mugarra (Zeberio)

Lehen idiazabaldarra: Iñaki Zabaleta

 

B KATEGORIA:

1. Choe Maze (Beasain)

2. Maddi Caamaño (Idiazabal)

 

C KATEGORIA:

1. Mikel Boligana (Idiazabal)

2. Harri Goiburu (Idiazabal)

3. Aiert Garzia (Zaldibia)

 

Margolanak aste osoan zehar egongo dira ikusgai udaletxeko Areto Nagusian, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era, ostiralean 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etaraeta larunbatean eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.