Berriak
Atzealdea

Ahalduntze Eskolako udako ikastaroen izen ematea zabalik

Udara begira antolatu diren ikastaro berrietan izena emateko aukera dago gaurtik.

2022·05·24


Idiazabalgo Ahalduntze Eskolak bi ikastaro berri jarri ditu martxan:

             MENDI ORIENTAZIO HASTAPEN IKASTAROA (Izen ematea zabalik ekainaren 3ra arte)               

      EGUNA: Ekainak 5, igandea

      ORDUTEGIA: 8:00-14:00

       LEKUA: Udaletxeko Areto Nagusian teoria eta praktika aire librean.

       MATRIKULA: Doakoa

       PLAZA KOPURUA: 10 pertsona

       IRAKASLEA: Amaia Etxebeste

 Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri besteen gidaritzapean edo lagunduta   egiten   ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak   diseinatzen ikasiko dugu.   Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza jasoko dugu.                   Horretarako mapen irakurketan trebatu eta   iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu modu praktiko batean.

  IZENA EMATEKO: 663 626 196 telefonoan

 

 

         IRRINTZI IKASTAROA (izen ematea zabalik ekainaren 6ra arte)

    EGUNA: Ekainak 8, asteazkena

    ORDUTEGIA: 18:30

    LEKUA: Guraso Elkartea

    MATRIKULA: Doakoa

    PLAZA KOPURUA: 20 pertsona

    ERAMAN BEHARREKOA: Esterila eta ur botila

    IRAKASLEA: Amaia Garcia Uriondo

 

Irrintzia, gure kulturaren parte da, entzuten duenak hunkiarazteko indarra duen adierazpide bat. Poztasuna, amorrua, goibeltasuna… adieraz daitezke oihu honen bidez

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: animatzea, gero eta emakume gehiagok adierazpide hau hartu eta erabil dezan; oihu honi  buruzko ezagupenak ematea; nork bere soinua hobetzea eta ondo pasatzea.

 

IZENA EMATEKO: 663 626 196 telefonoan