Berriak
Atzealdea

Abiatu bulego ibiltaria

Bertaratzen direnek Abiatu gailua aurrez-aurre eskatu edota beraien matrikula kontu korronte zenbaki batera lotu ahal izango dute.

2022·01·25


2022ko urtarrilaren 18tik indarrean dago Beasain eta Bergara artean A-636 autobia erabiltzeagatik kanona kobratzea. Honen aurrean  Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan zen urrian informazio-kanpaina bat abiarazi zuen  biztanleentzat.

Datorren otsailaren 3an peajeen teleordainketarako Abiatu sistemaren inguruko Informazioa eta gailua bera eskatzeko zein matrikula kontu korronte batekin lotzeko aukera egongo da Idiazabalen. Bi saio egingo dira Udaletxeko Areto Nagusian, 9:30etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. 

Interesa duten guztiek, kontu korronte zenbakia, eskatzailearen NANa eta ibilgailuaren matrikula zenbakia ekarri beharko dute.

A-636 Tarifak

 

 

IBILBIDEA

ABIATURIK 

GABE

ABIATUREKIN (Deskontu progresiboak, gutxienez 6 joan-etorri hilean)

1-8

TRANSITO

25%

9-20

TRANSITO 

55%

21 TRANSITOTIK AURRERA

 75%

Beasain-

Ormaiztegi

0,38€

0,28€

0,17€

0,09€

Ormaiztegi- Zumarraga

0,74€

0,55€

0,33€

0,18€

Legazpi/UrretxuBergara

1,41€

1,06€

0,63€

0,35

Legazpi/UrretxuAntzuola

0,48€

0,36€

0,22€

0,12€