Berriak
Atzealdea

9,6 puntu igo da euskararen erabilera orokorra Idiazabalen

Hizkuntzen kaleko erabileraren neurketaren eramitzak argitaratu berri ditu UEMAk. Azken kale behaketa, 2014. urtean egin zen.

2022·03·30


UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, eta Soziolinguistika Klusterrak prestatutako ereduari jarraikiz, 16 orduz neurtu du kaleko erabilera Idiazabalen. Asteko zazpi egunetan egin da neurketa hamasei egunez, bakoitzean ordubete. Herriko erdigunean eta jendea ibili ohi den lekuetan egin dira neurketak bereziki.

ERABILERA OROKORRA

Neurketa honi esker, erabilera orokorraren inguruko zein hiztunen perfil ezberdinen araberako erabilera datuak jaso ahal izan dira.  2014ko neurketarekin alderatuta, %9,6ko gorakada izan du Euskararen erabilerak. Era berean, gaztelaniaren erabilera 9,4 puntu jaitsi da, beste hizkuntzena 0,2 puntu jaitsi den bitartean.

 

EZAUGARRI EZBERDINEN ARABERAKO ERABILERA

Erabilera orokorra ez ezik, hiztunen profil ezberdinak ere izan dira aztergai. Sexuari dagokionez, erabileran apenas alderik dagoela ondorioztatu da, emakumeek 3,9 puntu gehiago egiten dute euskaraz: gaztelaniari eta beste hizkuntzei erreparatuz gero, gizonen artean erabiliagoak diren bitartean.

Adinaren araberako erabilerari dagokionean, gazteen eta haurren eta gazteen artean du presentzia gehien euskarak. Gazteek erabiltzen dute euskara gehien %89,7, eta atzetik daude haurrak %85,7. Adinekoen eta heldu nagusien taldean asko murrizten da Euskararen erabilera, gaztelaniaren mesedetan.

 

Gauzak horrela atera diren ondorio nagusiak ondorengoak izan dira:

  • Euskararen erabilera orokorra 9,6 puntu igo da aurreko neurketarekin alderatuta.
  • Emakumeen eta gizonen erabilera antzekoa da, emakumeena altuagoa, 3,9 puntu.
  • Adinaren arabera gorabeherak ditu Euskararen erabilerak, talde guztietan izan da gorakada eta erabilerarik handiena gazteena (%89,7).
  • Neurtutako kale erabilera esportakoa baino 7,2 puntu handiagoa izan da.

 

Txosten osoa irakurgai