Berriak
Atzealdea

2022ko udal dirulaguntzen eskaera epea zabalik

Idiazabalgo Udalak ematen dituen dirulaguntzen eskaera epea zabalik dago.

2022·05·09


Urtero bezala, aurten ere Idiazabalgo Udalak hurrengo dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabaldu du:

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak: Euskararen erabilera sustatzea, egonkortzea eta euskararen erabileraren esparruak zabaltzea eta indartzea xede dituena.

               Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30a

               Informazio gehiago:

                                -Deialdiaren laburpena (GAO:2022/05/4an argitaratutakoa)

                                -Eskaera-orria: A023 -  Bestelako dirulaguntzen eskaera

 

  1. Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak burutzeko dirulaguntzak:

              Eskaerak aurkezteko epea 2022ko Ekainaren 2a

              Informazio gehiago:

                               -Deialdiaren laburpena (GAO:2022/05/5ean argitaratutakoa)

                               -Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Lankidetzarako dirulaguntzak izenburudun ataleko C001C002C003C004C005 eta C007 agiriak. 

  1. Kultur proiektuak eta jarduerak burutzeko dirulaguntza: Kultur ekimen irekiak eta gizarteari zuzendutakoak sustatzea helburu dituena.

               Eskaerak aurkezteko epea 2022ko Ekainaren 2a

               Informazio gehiago:

                               -Deialdiaren laburpena (GAO:2022/05/5ean argitaratutakoa)

                                -Eskaera-orria: A023 -  Bestelako dirulaguntzen eskaera

 

  1. Euskara hedabideetan sustatzeko: Euskararen erabilera normalizatzea eta komunikabideetan indartzea ditu helburu.

             Eskaerak aurkezteko epea 2022ko Irailaren 21a

             Informazio gehiago:

                              -Deialdiaren laburpena (GAO:2022/05/5ean argitaratutakoa)

                               -Eskaera-orria: A023 -  Bestelako dirulaguntzen eskaera