Berriak
Atzealdea

2022ko San Blas Jaiak bertan behera geratu dira

Atzo arratsaldean Festa Batzordearen bilera ospatu zen. Bertan, batzordeak baloratu zuen, momentu honetan bizi dugun osasun egora dela eta, ez dela baldintzarik ematen guztiok gozatzeko moduko Sanblasak antolatzeko eta ospatzeko.

2022·01·12


Ondorioz, 2022ko San Blas jaiak bertan bertan behera geratu dira.

Era berean, jaien antolaketan parte hartzen duten eragileek, egoerak ahalbidetzen duenean festa giroko asteburu bat antolatzeko borondatea adierazi zuten.