Berriak
Atzealdea

​Udal liburutegian abian dauden maileguen inguruan eta irakurzaletasuna bultzatzeko neurriak

Alerta egoera hasi zenetik, udal zerbitzuak herritarrei erraztasunez bideratzeko helburuarekin, eta Udal liburutegia itxita dagoenez, maileguak itzultzeko epe guztiak maiatzaren 4ra luzatu dira.

2020·03·28



Alerta egoera hasi zenetik, udal zerbitzuak herritarrei erraztasunez bideratzeko helburuarekin, eta Udal liburutegia itxita dagoenez, maileguak itzultzeko epe guztiak maiatzaren 4ra luzatu dira


Bestalde, etxean irakurtzeko erraztasunak eman asmoz, eliburutegia erabiltzera animatu nahi zaie herritarrei. www.eliburutegia.euskadi.eus helbidean. Horrela, funts digitalak osatzen dituzten 20.000 liburu eta 15.000 film inguru eskuratu ahal izateko. 

Gainera, orain eLiburutegiko maileguak 4 liburutik 6ra handitu dira. Neurri hori, printzipioz apirilaren 16ra arte egongo da indarrean.

Liburutegi zerbitzuko erabiltzaileek, liburutegiko erabiltzaile zenbakia eta pasahitza sartu beharko dituzte eliburutegia zerbitzua erabili ahal izateko. Kultura Sailak 'liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus' helbide elektronikoa jarri du erabilgarri eLiburutegia zerbitzuko bazkide izan nahi dutenentzat. Erabiltzailea zerbitzuaren bazkide egin ahal izango da haren bidez. Dagoeneko liburutegi publikoren bateko bazkide diren baina pasahitza gogoratzen ez dutenek ere helbide horren bidez berreskuratu ahal izango dute pasahitza.