Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua
2020·10·14
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.
Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude:
2020 urtea
Urriak 20
Azaroak 17
Abenduak 15
2021 urtea
Urtarrilak 19
Otsailak 16
Martxoak 16
Apirilak 20
Maiatzak18
Ekainak 15
Plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da.
IDIAZABALgo herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:
Olariaga baserria, hormigoizko bidean sartuta. IDIAZABAL
Urrutikoetxe baserria. Aurrera jarraituz. IDIAZABAL
Benta Txiki, Idiazabalgo herri irteeran. IDIAZABAL
Gurutzeta baserri inguruan. Gorrotxategi oilategi aldean. IDIAZABAL
Olazagibel baserria. IDIAZABAL.
Korta baserria. Olaberri aldera igotzen. IDIAZABAL
Katea auzoko autobiako zubi azpian. IDIAZABAL
Oharrak:
- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.
- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAN SOKAK.
- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.
- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan..
Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora edo Udaletxera bertara.