Berriak
Atzealdea

Ibilgailuen helbide aldaketak izapidetzeko hitzarmena

​Idiazabalgo Udalaren eta Trafiko zuzendaritza orokorraren arteko hitzarmena ibilgailuen helbide aldaketak izapidetzeko

2020·11·24


 Idiazabalgo Udalak hitzarmena sinatu du Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin. Lankidetza hitzarmen honi esker, herritarrek ibilgailuen helbide aldaketak udaletik bertatik egin ahal izango dituzte eta ez da beharrezkoa izango trafikoko helbide aldaketak egitera Probintziako Trafikoko Buruzagitzara joatea. Aldaketak egin ahal izateko, interesa duten pertsonek nahiko izango dute nortasun agiria eta ibilgailuaren dokumentazioa udalean aurkeztea.