2021·02·18
Oilagorretarako txartelen inguruan
Partzoneriako oilagor ehizerako txartelez gain, gainerako oilagorretarako txartelak ere udaletxean itzuli ahal izango dira. Aurreko denboraldian erabilitako txartela entregatzea derrigorrezkoa denez, datorren otsailak 26 arte, ostirala, Udaletxean jasoko dira.
2021·02·18
Amaren Intxaurrak emanaldiko sarrerak agortuta
Dagoeneko agortu dira Porrotx eta Marimototsen datorren otsailaren 26ko "Amaren Intxaurrak" emanaldirako gaur goizeko 10:30etan salgai jarri diren 214 sarrerak.
2021·02·15
Bolumen handiko traste zaharrak ateratzeko egutegia
Azken aldian bolumen handiko traste zaharrak egun okerretan atera izan direla jakinarazi du Sasieta Mankomunitateak. Horrelako egoerak errepika ez daitezen egutegi ofiziala kontsultatu, mesedez.
2021·02·12
Lilatoirako entrenamendu saioak
MugiMugi zerbitzutik Lilatoirako entrenamendu saioak antolatu dira. Asteartero izango dira, arratsaldeko 19:00etan Igarondo Pilotalekuko atetik abiatuta.