Visor de contenido web

UDALEKUAK 2019 INFORMAZIO PRAKTIKOA

Astelehenean hasiko da Udalekuen 2019ko kanpaina. Informazio praktiko guztia hemen duzue eskura (biltze-lekuak, igerilekuko egunak, e.a.). Gurasoekin ekainaren 20ean izandako bileran erabilitako aurkezpena eskuragarri duzue HEMEN.

Informazioa deskargatu

Gurasoentzako informazio praktikoa Udalekuak 2019

Gurasoentzako informazio praktikoa Udalekuak 2019

Visor de contenido web
Visor de contenido web

Uda kanpaina (3-11 años)

 

Udalekuen bitartez, haurrek baloreetan hezitzeko, besteekin batera ikasteko eta aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxean urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute. Udalekuak PSZ (Parte-hartzea Sustatzeko Zerbitzua)-ren parte dira, herritartasun aktiboa bultzatu nahi dituena, funtsean 3 esparru hauetan:

• Norbanako-mailan autonomia sustatzea: norbere burua antolatu eta izateko/egiteko aukera eta gaitasunak izatea.
• Talde-mailan dimentsio aktiboa sustatzea: gizabidezko jarrera, jendartearekiko konpromisoa eta errealitatearekiko  espiritu kritikoduna.
• Komunitate-mailan jendarteko aldaketa prozesuetan inplikatzeko gaitasuna izatea.

 

Gehienez ere 10-12 haur izango dira talde bakoitzean, eta taldeko begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: jolasak, kirola, tailerrak, kultura eta ingurunea ezagutzeko irteerak, mozorroak, txotxongiloak, dantzak, antzerkia, ipuinak...

 

Izen-emate kanpaina 2019

 

Udaberriko udalekuak

 

Pazkoa Astean ere udalekuak eskaintzen dira 10:30-12:30 ordutegiarekin, astebetez