Visor de contenido web

MUSEO ENOGASTRONOMIKOEN SAREA

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareak euskal kultura gastronomikoaren eta bertako produktuen inguruko esperientzia turistiko bateratua eskaintzea du helburu. Gastromuseums ordezkatzen duen tresna kaikua da, geure gastronomiako antzinako edukiontzi adierazgarriena. Sareko kideak museoak dira: Villa-Lucia (Laguardia), Sagardoetxea (Astigarraga), Txakolingunea (Bakio),  Igartubeiti (Ezkio) eta D'Elikatuz (Ordizia).

Hainbat urtetako lankidetzaren ondorioz, Gastromuseums-en helburua sarea osatzen duten museoen arteko harremanak sendotu eta elkarlanean bakoitzaren eskaintza promozionatzea da. Horretarako, ibilbide konbinatu batzuk diseinatu dira, zeintzuk museoetako bisitak eta esperientzia gastronomiko desberdinak barneratzen dituzten.

Txakolitik hasi eta Idiazabal Gaztara, Arabar Errioxako ardo famatutik igaroz, Sagardoaren Lurraldeko sagardotegietara, eta baserri eta azoketara bertako eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratuz. Gastromuseums-ek Euskadiko cultura enologiko eta gastronomikoaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu.

Experientziek dastaketak, upeltegietara bisita, bazkari eta afariak, edo eta gazta eta sagardoa bezelako produktuen ekoizpen tailerrak barneratzen dituzte.