Noticias
Atrás

Gaztaia Balkoian

Aurten egoerak hala behartuta ez da maiatzeko lehen asteburuan Gazta Azokarik izango Idiazabalen. Hala ere, herriko gaztagileei babesa emateko asmoarekin, eta konfinamendu egoera honetan egun atsegin bat ospatzeko aukera emateko asmoarekin, Udaletik Gaztaia Balkoian egitasmoa jarri da martxan.

27·04·2020


GAZTA BALKOIETAN EKIMENA

 

Aurten egoerak hala behartuta ez da maiatzeko lehen asteburuan Gazta Azokarik izango Idiazabalen. Hala ere, herriko gaztagileei babesa emateko asmoarekin, eta konfinamendu egoera honetan egun atsegin bat ospatzeko aukera emateko asmoarekin, Udaletik Gaztaia Balkoian egitasmoa jarri da martxan.

 

Gaztaia Balkoian ekimena, maiatzaren 3an ospatuko da. Herritarrek Idiazabalgo hiru gaztagileen gaztak dastatzeko aukera izango dute etxean bertan. Horretarako,  Aranburu eta Gaztañaditxuloko eta Goiburu gaztez osatutako loteak eskuratzeko aukera izango da.

 

Lote hauetako bakoitzean, hiru gazta laurden egongo dira, gazta zuria, keetua eta zaharra. 

 

Eskaerak udaletxera deituz (943 18 71 00) edo idatziz (udala@idiazabal.eus) egin beharko dira. Asteazkena izango da eskaerak egiteko azken eguna. Dastaketa loteak norbere etxean jasotzeko aukera izango da. Ondoren gaztagileak arduratuko dira banaketaz. Lote bakoitza 20 euro kostako da.

 

Igandean, eguerdiko 12etan hasiko da festa. Festari hasiera emateko leiho eta balkoietatik zintzarriak edo dunbak astintzeko dei egiten da.

 

Udaletik idiazabaldarrei ekimen honetan parte hartzera animatzen zaie, loteak eskuratu eta maiatzaren 3an balkoietan eguna jai giroan ospatuz.